XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.4. MIMOA (KEINUKETA) 2.4.1. Definizioa Mimoa gorputz hizkera da.

Keinuz, fisonomi aldaketaz, mogimenduz pentsamendu, sentimendu, ekintza eta jarrerak adieraztea.

2.4.2. Helburuak Hizkuntz ikastaroan mimoak dezakeena:
- hizkuntz kode berri bat ikasten ari denaren tentsioa gutxitzen lagundu,
- hizkuntzaren irakaskuntza gaurkotu,
- ikasten ari den hizkuntzaren inguru kulturalean errotzen lagundu ikasleari,
- batzutan, egitura linguistikoen lorpena erraztu,
- ikasleari eragin parte harreraziz.

2.4.3. Nola erabili bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan Eskuartean ditugun espresabideetan mimoa da bat bigarren hizkuntz ikasleekin asko erabili beharrekoa.

Hala ere, teknika honek ikasleen jokoa zuzendu behar duen irakasle ohitugabeari zenbait zailtasun dakarkioke.

Horrela balitz, ondo egingo luke ikaskaietako elkarrizketetan edo hizkera deskriptiboan oinarritutako mimoak proposatuz.

Joko hauek, gida errazak, lehenengo mailetakoentzat aproposak dira: hizkuntz zailtasunak errepresentazioko zailtasunaren neurrikoak bai dira nolarebait.

Gidoia edo elkarrizketa nahasiagoak direnean, teknika honetan trebetutako irakaslea behar daJoko honek, dio Helene Gauvenet-ek Les jeux en classe de langue (27) bere artikuluan irudimena eta juxtutasuna, eskatzen ditu,... keinua eta mimika ikastera behartzen du eta, bide batez, hizkera zehatza erabiltzera.

Mimoa bi eratan erabil daiteke: aktoreek ikasleek eskaturiko esaldi bat keinuka emanez edo (...).